Zer da Bizkaiko Txakolina Eskola?
Bizkaiko Txakolina Eskola Bizkaiko Txakolinaren online prestakuntza gunea da. Gune honetan gure Jatorri Deituraren inguruko informazio guztia aurkituko duzu: historia, klima, lurrak, mahastizaintza, ardogintza, ardo estiloak. Zure erritmoan eta nahi duzunean, gai bakoitzari buruzko prestakuntza materiala deskargatu eta test txiki bat bete ahal izango duzu.
Gainera, urtero jardunaldi presentzial bat egingo dugu ardoaren eta gastronomiaren munduko profesionalentzat, berariazko materialarekin, dastaketekin eta upategietako esperientziekin.
Nola emango dut izena?
Izena emateko modurik errazena “sartu” sakatzea da, hasierako orriaren goiko aldean, eskuinaldean. Orri horretatik bertatik ere sar zaitezke. Sartzeko galdetegia aurkituko duzu scroll eginez. Erabiltzaile-izen bat, zure helbide elektronikoa eta sartu nahi duzun pasahitza bakarrik sartu beharko dituzu.
Izena eman ondoren, zure erabiltzaile-izena edo helbide elektronikoa eta pasahitza erabili ahal izango dituzu, nahi duzun guztietan ikasgaietara itzultzeko.
Zer egin dezaket nire pasahitza ahazten badut?
Sakatu “gogoratu” esteka sarbide-galdetegiaren behealdean. Pasahitza berreskuratzeko mezu bat bidaliko dizugu izena ematerakoan sartu zenuen helbide elektronikora.
Nola lortzen dut Mezulari ziurtagiria?
8 atalak bete ondoren, Bizkaiko Txakolina Mezulari Txikia ziurtagiria lortu dezakezu. Ziurtagiria posta elektronikoz bidaliko dizugu.
Profesionalentzako ziurtagiri esklusiboa al da?
Ez! Ardoaren mundua maite baduzu edo Bizkaiko Txakolina lover bat bazara, prestakuntza osatu dezakezu.